Gaurtik astelehenera bitartean deitutako egun osoko lanuzteak bertan behera uztea erabaki zuten atzo Autobuses Vascongados enpresan, Zuzendaritzak eta
UGT Euskadi nagusi den langileen batzordeak aurrehitzarmena adostu ostean. Besteak beste, Gernika, Zornotza, Bermeo, Mungia eta Derio
EHUko Leioa eta Erandioko campusarekin lotzen ditu aipatu garraio zerbitzuak,
Bizkaibusekin daukaten hitzarmenari esker. Ikasleen errektore ordeari kaltetutako unibertsitarioei azterketak atzeratzea eskatua zion jada
Lurgorri Ikasle Elkarteak (EAJren ingurukoa). Izan ere, Araudian ikaslearen eskubide hori batzen da, euren hitzetan. Hala ere, ez da beharrezkoa izango. Autobuses Vascongadoseko beharginei dagokienez, lan hitzarmen berriak bi urte iraungo du, eta, besteak beste, %4ko soldata igoera jasotzen du aurtengorako. Argazkian, Bizkaibuseko garraioak Leioako campuseko geralekuetako batean /
cc-by-nc-sa jmendicute.