Aita-ama eta etorkinentzako euskara ikastaroak antolatu ditu Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 4a, 16:25

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta aipatu erakundea osatzen duten udalek euskaraz ez dakiten edota oso maila txikia duten gurasoentzako ikastaroak sustatzen dabiltza, ikasturte berria gainean dugula. Hasiberriak eta Gurasoak Lagunduz izeneko kurtsoek 90 eta 100 ordu arteko iraupena izango dute (astean, ordu eta erdiko eskola bi), 2009ko urritik 2010eko ekainera bitartean. Bestalde, udalerriotan erroldatutako etorri berriei Aisa euskara ikastaroa eskainiko zaie. Ikastaroa 60 ordukoa izango da, 2009ko urritik 2010eko martxora bitartean (3 edo 4 ordu astean). Deialdiari buruzko informazioa eta eskabide-orriak Mankomunitatean bertan eta tokian tokiko euskaltegietan izango dira eskuragarri. Honako hauek dira ikastarook eskaintzen dituzten euskaltegiak: Gorlizko Jentilbaso AEK euskaltegia (Iberrebarri plaza, 5 / 946 773 646), Sopelako Udal Euskaltegia (Enrike Urrutikoetxea, 10 / 946 763 154) eta Plentziako Jose Antonio Agirre euskaltegia (605 727 595). Azken horretan, Hasiberriak eta Gurasoak Lagunduz bakarrik. Bestalde, astialdiko begirale ikastaroa antolatu du Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak (946 762 674). Argazkian, eskualdeko tokiko erakundeek ez ezik, Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak ere aita-amentzako ikastaroak antolatu ohi ditu / Egizu!.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun