Fiskalak Aner Mimenzarentzako hiru urte eta erdiko zigor eskaera mantendu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 4a, 17:21
Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dute gaur Aner Mimenza preso politiko getxoztarra, Borxa Urberuaga gernikarra eta Asier Tapia donostiarrarekin batera. Mercedes Gallizo Espetxe Zuzendaritzako arduraduna bertan zegoela, 2007ko abenduaren 21ean Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxean egindako protestagatik, "agintaritzaren kontrako atentatua" eta “desordena publikoa” leporatzen diete hirurei. Mimenzak eta beste biek egozten zaizkien akusazioak ukatu egin dituzte gaurkoan, sakabanaketa politika salatu baino ez zutela egin adieraziz; ETB telebista kateak 15:00etako albistegian zabaldu duenez. Hala ere, hirurentzako zigor eskaerak mantendu ditu fiskalak: 3 urte eta erdiko espetxe zigorra bakoitzarentzat. Argazkian, presoen aldeko manifestazioa Algortan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun