Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak abuztuaren 19an eman zuen Arkaitz Goikoetxea preso politiko getxoztarra eta Aitor Artetxe gatibu algortarra auziperatzeko agindua, 2008ko maiatzaren 19an ETAk Areetako
Abrako Errege Itsas Klubaren aurka burututako atentatuaren egileak direlakoan.
Europa Press albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, asteartean (irailak 1) eman behar zion horren berri Goikoetxeari bakarrik magistratuak. Izan ere, Frantzian espetxeratuta dago Artetxe,
abenduaren 8an atxilotu zutenetik. "Hondamen terrorista" delitua leporatzen diete biei. Espainiako Kode Penalaren arabera, 15 eta 20 urte arteko espetxe zigorra. Horretaz gain, 500.000 euroko fidantza ezarri die auzi honengatik Pedrazek. Argazkian, burua estalitako hainbat ertzain Abrako Errege Itsas Klub inguruak miatzen, atentatua gertatu eta egun batera.