Mozorro hegalariek hartuko dituzte bihar Larrabasterrako zeruak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 4a, 19:45

Aireko Inauteria Larrabasterrako Barinatxe hondartzako itsaslabarretara helduko da aurten ere Sopelako Airetik parapente taldearen eskutik. Larunbat honetan, irailak 5, 10:00etatik 12:15era bitartean hasiko da jarduera, eguraldiak ahalbidetzen badu. Bestela, igandean egingo dute. Ekitaldi horretan, parapente eta delta hegal zaleek mozorro dibertigarriak airean erakusteko aukera izaten dute. Aldi berean, egun osoan zehar, argazki lehiaketa egingo da, Aireko Inauteria gai nagusia izango dela. Gainera, ekitaldira aurkeztutako guztiek bazkaria izango dute eguerdian. Arratsaldean, lehiaketa amaitu ostean, sari banaketa egingo da: 300, 200 eta 150 euroko sariak banatuko dira, mozorroen artean; eta 100 eta 50 euro, argazki lehiaketan. Horretaz gain, arratsaldez, txitxiburruntziaz, queimadaz eta DJ Titok eskainitako dantzaldiaz gozatu ahal izango da. Argazkian, iaz Juanjoren "Hegalik gabeko dragoia"-k irabazi zuen mozorro lehiaketa / Airetik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun