Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez, Algorta, Getxo eta Berangoko hamaika gazte auziperatu ditu gaur Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, "erakunde terroristako kide" izatea eta "terrorismo delituak" egin izana egotzita. Auzipetuak hauexek dira: Mikel de Gregorio, Joseba Elorriaga, Mikel Rekarte, Josu Rodriguez, Aner Mimenza, Lander Labajo, Txomin Gezuraga, Jon Rosales, Zigor Goikoetxea, Batxi Galdiz eta Gorka Oribe. Horietatik, Elorriaga, Labajo eta Mimenza espetxean daude. Oraingo auziari Espainiako Polizia Nazionalaren Bilboko Informazio Brigada Probintzialak
2007ko urriaren 16an egindako atxiloketekin eman zitzaion hasiera. Guztiei kale borroka taldea osatu eta 2004tik 2007ko uztailera bitarteko
hamar ekintza inguru leporatzen diete. Bitartean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "eskandalugarritzat" jo du berriro
Garzonek orduan kaleratutako autoa. Mimenzari
beste epaiketa bat egin diote gaur bertan Madrilen eta
Europa Pressek berak ETAko kidetzat jo du argitaratutako albistean,
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez. Argazkian, 2007an inoiz baino lagun gehiago batu ziren Indabadan, 600 bat pertsona, ekitaldia Algorta, Getxo eta Berangoko gazteen atxiloketak salatzeko ekimen bihurtu zela.