Antolintxu eta Madalentxuri ostegunean agur egin zieten arren, oraindik ekitaldirik badago Plentzian. Gaur bertan, itsas zabaleko arrainketa (kazako arrantza) txapelketa, pintura lehiaketa eta motorzaleen topaketa egingo dituzte. Biharko, berriz, rallya antolatu dute Plentzia Classic elkarteko kideek euren lagun Jose Luis Etxaberi omenaldia egiteko, "bere ibilbide pertsonala zein kirol arlokoa aintzatesteko asmoz. Horrenbestez, 25 auto-gidarik parte hartuko dute ibilaldian, 11:30ean Eleiz plazatik abiatuta. Besteak beste, Urduliz, Butroe, Andraka gaina eta Gorliz zeharkatuko dituzte kotxeek, 12:00ak aldera irtendako lekuan izateko. Horretaz gain, rally auto klasikoen erakusketa (Seat 600, Mini 1400, Bmw 2002 eta Simca Rally III bana, eta Porsche bi -911 SC eta 944 turbo-, besteak beste), diploma eta oparien banaketa, eta luncha egongo dira. Argazkian, urtean behin antzinako ibilgailuen topaketa antolatzen du Plentzia Classic elkarteak.