Trintxerpekoek joan den ostegunean Kontxako Ikurriñan egoteko kanporaketan izandako antzeko itsasoko baldintzak topatu dituzte gaurkoan. Horren ondorioz, denborarik onenak egiten ibili dira ziaboga bakoitzean eta helmugara besteen aurretik (21:28.06) heldu. Bigarrena Ondarru izan da (21:40.89). Getxori dagokionez, Trintxerpeko trainerutik sei segundotara eta Ondarrutik lau segundotara geratu da, lehenengo ziabogan. Bigarrenean, Ondarrurekiko aldea mantendu du, baina Trintxerpek hamar segundo atera dizkie. Hirugarren ziabogan, gipuzkoarrek lehen postuan jarraitzen zuten, Ondarru haietatik sei segundotara zegoen eta Getxo 16 segundotara. Azkenean, Getxok, Trintxerpetik 18 segundotara eta Ondarrutik sei segundotara (21:46.77) bukatu du estropada. Laugarren eta azkena Portugalete (22:11.22 ) izan da.
Play-offeko lehenengo jardunaldia (Lekeitio)
1. Trintxerpe: 21:28.06
2. Ondarru: 21:40.89
3. Getxo: 21:46.77
4. Portugalete: 22:11.22
Sailkapen orokorra:
1. Trintxerpe: 4 puntu.
2. Ondarru: 3 puntu.
3. Getxo: 2 puntu.
4. Portugalete: puntu bat.