Zentzu honetan, ez da kasualitatea gazteon sarea estatuaren jo puntuan egotea, eta joan den uztailaren 30ean eraso berria pairatu genuen. Guardia zibilak 3 lagun atxilotu eta Gaztesareak martin ugalde kultur parkean duen egoitza miatu zuen. Hilabete pasa da, eta oraingoan 9 lagun deitu dituzte Espainiako audientzia nazionalean deklaratzera. Hau guztia salatzeko bildu gara hemen.
Txosten polizialek, epaileek eta hedabide kriminalizatzaileek nahi dutena esango dute. Tamalez ondo dakigu zertara datozen herri honetan horiek denak. Euskal gazteria konprometitu eta inkonformista paretik kendu nahi dute, gure lana jendartearen begietan kriminalizatu eta geldiarazteko. Kasu honetan, aitzakiak aitzakia, Gaztesarea gazte mugimenduaren bozgorailua izateagatik izaten ari da kolpatua.
Baina gazteon sareak ez dituzte geldituko. Ez gaituzte isilduko. Sistema kapitalista patriarkarraren zapalkuntzen aurrean, alternatibak eraikitzen jarraituko dugu, gure eskubideak, gogoak zein ametsak ozen aldarrikatuz.
Sistemaren eta errepresioaren aurrean, gazte mugimendua aurrera! Ez gaituzte isilduko!
Donostiako Letamanen, 2009ko irailaren 5ean Euskal Herriko gazte mugimenduko eragile zein kideak.