Mentxakabarriko gazteak absolbitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 7a, 17:52
Algortako Mentxakabarri etxea okupatu eta gaztetxe bihurtu zutelakoan epaitutako sei gazteak absolbitu berri ditu Guadalupe Diez Blanco Bilboko 3. zenbakiko Zigor Auzitegiko epaileak. Guztiei "usurpazio delitua" egozten zieten. Haietariko bati, gainera, kaleratze egunean teilatura igo eta bertatik ez jaistearren Ertzaintzari erresistentzia egitea leporatzen zioten. Absolbitzeaz gain, fiskalak ere ez omen du helegiterik tarteratuko, Iñigo Santxo defentsako abokatuak UKBERRI.NET agerkari digitalari adierazi dionez. "Hortaz, esan dezakegu absoluzioa irmoa dela, eta arlo judizialari buruz esan dezakegu justizia egin, egin dela", gaineratu duenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun