Irailaren 12an eta 13an ospatuko dute Sopelako udaletxe inguruan Euskal Jaia 2009. Aurten ere kultura eta gastronomia jarduerek osatuko dute egitarauaren ardatza, udal iturriek zehaztu dutenez. Gauzak horrela, larunbatean, goizeko 10etan zabalduko dute baserritarren azoka. Halaber, txalaparta erakusketa eta aipatu tresna jotzeko aukera egongo da goiz osoan zehar. 13:00etan, gazta, barazki, lora eta fruta txapelketako sari banaketa egingo dute. Eguna amaitzeko, 21:00etatik aurrera, Iñaki Plaza eta Jon Garmendiaren kontzertua egongo da. Bikoteak musika tresna anitz uztartuko ditu bere emanaldian, hala nola, txalaparta eta trikitia, besteak beste. Argazkian, hainbat lagun iazko Euskal Jaian dantzan / © Sopelana.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!