Kalebambalina izeneko kale antzerki, zirku eta animazio festibala irailaren 18tik 20ra bitartean izango da Sopelan. Ostiralean, Hortzmugak “Olympicas 2012” ikuskizuna eskainiko du, 19:30etik aurrera. 22:00etan, berriz, Solo Manoloren txanda izango da “Locomotivo” ikuskizunarekin. Larunbatean, Malas Compañias taldeak “Ukele jauna” antzeztuko du, 18:00etatik aurrera. Halaber, El Negro y El Flaco taldeak “Alquimia” eskainiko du, 19:30ean. Bestalde, Circulation Locale-ren “Trampoline Mission 3” emanaldia hartuko du, 22:30ean, Sopelak. Eta gauerdian, Organic-ek “Malditas” interpretatuko du. Amaitzeko, igandean, Teatro Salitrek “On egin mon amour” lana eskainiko du, 18:30etik aurrera. Eta Mumussic Circus taldeak itxiko du Kalebambalina 2009, 19:30ean “Merci Bien” obrarekin. Ikuskizun guztiak udaletxe inguruetan izango dira, Organic taldearena (larunbatean, gauerdian) kenduta. Azken hori Iturrieta parkean izango da. Argazkian, Malas Compañias taldearen “Ukele jauna” kale antzezlana.