Ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina aurkeztu du AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 7a, 23:52
Gaur aurkeztu du 2009-2010 ikasturterako matrikulazio kanpaina Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK). Ohi bezala, AEK-k maila guztietako euskara ikastaroak, homologatutako tituluak, taldeentzako ikastaro bereziak, barnetegietan ikastaroak, autoikaskuntza, on-line ikastaroak, glotodidaktika, material didaktikoaren diseinua, itzulpengintza zerbitzua, euskararen normalizazioa eta sustapenerako zerbitzua eta azkenik, euskaltegitik kanpoko tailerrak eskainiko ditu. Azken horien artean daude Berbalaguna egitasmoaren pareko mintzapraktikakoak. Horiez gain, aurten AEK-k berrikuntza nabarmena eskainiko die ikasleei, hala nola, maila gorenetan dauden ikasleek asteburuetan "Berria" egunkariko harpidedun izateko aukera izango dute prezio erdian. Eskaintza hau, erakunde biek lortu duten akordioari esker egingo dute. Gauzak horrela, AEKn izena eman nahi duen orok, hile honen amaierara arte izango du zabalik matrikulazio-epea. Argazkian, hainbat lagun glotodidaktika ikastaroan / cc-by-sa Andoni63.
Uribe Kosta eskualdean nora jo:

Algorta

Lauaxeta AEK euskaltegia.
Iparbide, 6.
Telefono zenbakia: 944 304 734
e-posta: lauaxeta[abildua]aek.org

Gorliz

Gorlizko AEK.
Iberrebarri plaza, 5.
Telefono zenbakia: 946 773 646
e-posta: jentilbaso[abildua]aek.org

Leioa

Lamia AEK euskaltegia.
Luis Bilbao Libano, 8-behea.
Telefono zenbakia: 944 646 063
e-posta: lamia[abildua]aek.org

Plentzia

Jentilbaso AEK euskaltegia.
Kristo Enparantza,8.
Telefono zenbakia: 946 773 607
e-posta: jentilbaso[abildua]aek.org

Sopela

Nikola AEK euskaltegia.
Enrique Urritikoetxea,12.
Telefono zenbakia: 946 764 876
e-posta: nikola[abildua]aek.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun