Bi dira Lekeition atxilotutako algortarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 8a, 02:33
Hasiera batean, Lekeition atxilotutakoen artean algortar bat zegoela zabaldu badu ere, azkenean bi direla jakin du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak: 20 urteko mutil bat eta neska bat. Atxilotuak oraindik Ertzaintzaren komisarietan daude, batzuk Gernikan eta beste batzuk Durangon. Bertan egin dituzte, gaur arratsaldean, poliziaren aurreko deklarazioak, abokatuen presentzian. Eta, Ertzaintzaren iturrien arabera, bihar eguerdian pasako dira epailearen aurrera. AAMk salatu duenez, "hasiera batean Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman nahi izan ei ditu, baina azkenean bertako epaitegiek hartuko dute Ertzaintzaren salaketa".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun