Ostegun honetan, irailak 10, Kepa Saratxaga, Urtzi Paul, Zigor Goikoetxea eta Endika Lejarzegi Algorta eta Getxoko gazteak epaituko dituzte Bilboko Buenos Aires kaleko Bizkaiko Lurraldeko Auzitegian, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. 2002an Getxo udalerrian ospatutako Ibilaldian, Bizkaiko ikastolen aldeko jaian, txosna bat desmuntatzera joan zirenean erresistentzia egin eta kalteak eragitea leporatzen die lauei Ertzaintzak. Epaiketa apirilean egitekoa zen, baina
atzeratu egin zen Endika Lejarzegi preso politikoa auzitegira eraman ez zutelako. Oraingo honetan, gaztea joan zen astean atera zuten Monterrosotik (Lugo, Galizia) Langraizera eramateko. Epaiketa Bilboko Zigor Arloko 6. zenbakiko epaitegian egingo dute. Fiskalak 2 urteko espetxe zigorra eta isuna eskatzen die lauei. Argazkian, hainbat ertzain istiluen kontrako materialaz hornituta.