Europa Press albiste agentziak orain ordu bat pasatxo zabaldu du, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren iturriak aipatuz, Lekeition atxilotutako zortzi lagunek Ertzaintzaren esku jarraitzen dutela, eta oraindik ez du inork bestelakorik aipatu. Gaur dira Gernika-Lumoko epaitegitik pasatzekoak, horien artean bi gazte algortar daudela. Zortziei "desordena publikoak egitea" leporatzen diete eta haietako bati gutxienez "autoritateari atentatua" egitea ere egotzi diote, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera. "Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza"-k dio bost lagunek, abokatuarekin egon ostean, tratu txarrak salatu dituztela. Sei lagun Gernika-Lumoko ertzain etxera eroan zituzten, eta beste biak Durangokora. Haietatik bakarra da lekeitiarra.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!