Jon Maia, Arkaitz Estiballes, Miren Zabaleta eta Aitziber Martinez de Lagos ere libre utzi ditu gaur Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak; atzo
Mikeldi Zenigaonaindia, Haritz Garrido eta Gorka Urbizurekin egin zuen bezala, "Berria" egunkariak
aurreratu duenez.
Gaztesarearen aurkako auziarekin lotuta joan dira zazpiak Madrilera deklaratzera. Hala ere, inputatuta segitzen dute. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera, "deklarazioa hartu die epaileak inputatu moduan eta fiskala ez da agertu ere egin". Beste bi lagunek adingabekoen auzitegian deklaratuko dute urrian, 18 urtetik beherakoak direlako. Honako auzi hau
uztailaren 29an izan zuen abiapuntua, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak egindako polizia operazioaren bitartez. Orduan, Iker Acero Algortako surflari ezaguna atxilotu zuten; baita Alberto Martinez artziniegarra eta Arkaitz Artola donostiarra ere.
Epaileak aske utzi zituen hurrengo egunetan, baldintzapean. Argazkian, uztailaren 29an 600 lagun inguruk salatu zituzten atxiloketak Algortan.