Ostiralera arte dago Sopelako Sukalki Txapelketan izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 8a, 17:12

Sopelako “Fermin eta Eusebio" Sukalki Txapelketa igande honetan, irailak 13, egingo dute seigarren urtez, udaletxeko plazan. Astebururako antolatutako Euskal Jaiaren ekitaldietako bat da berau. Goizean zehar izango da eta trikitiaz alaituta egongo da, udal iturriek aipatu dutenez. Kazola bakoitzak 12 anoa izan beharko ditu gutxienez. Izena emateko epea ostiralean amaitzen da, hilaren 11an. Horretarako 944 065 519 telefono zenbakira deitu beharko da. Sari banaketari dagokionez, arratsaldeko ordu bietatik aurrera egingo dute. Irabazleak 250 euro eta txapela jasoko ditu; bigarrenak 200 euro; hirugarrenak 175 euro; laugarrenak 150 euro; bosgarrenak 120 euro; eta azkenik; seigarrenetik hamargarrenera, 100 euro. Saritu guztiek jasoko dute garaikurra. Argazkian, hainbat lagun sukalkia egiten / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun