Barrika Tenis Elkarteak hiru txapelketa desberdin egingo ditu irailaren 12tik 20ra bitartean. Lehenik eta behin, Barrikako Udala Tenis Irekia jokatuko da nagusien mailan. Dema gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan egongo da. Izena emateko epea bihar, hilak 9, amaituko da, 18:00etan. Bestalde, IV. Beterano Junior Tenis Txapelketa Soziala 35 urtetik gorako jokalariei zuzenduta dago. Gizonezkoen mailan jokatuko da soilik. Izena emateko epea bihar ere amaituko da, 18:00etan. Azkenik, Udazkeneko Padel Txapelketa Sozialaren hirugarren edizioa nagusien mailan jokatuko da, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan. Padeleko abonua duten pertsonek eta Barrika Tenis Elkarteko kideek hartu dezakete parte. Izena emateko epea bihar amaitzen da, beste bi txapelketetan bezala. Izena emateko bi modu daude, telefono bidez aurrena: 607 669 073 edo 655 709 693 zenbakietara deituz. Hala, posta elektroniko bidez,
alvila[abildua]euskalnet.net e-posta helbidera idatziz. Argazkian, hainbat lagun jokoan Barrikako padel pistetan /
© Barrika.net.