Neurri-sorta zenbait ataletan bananduta dago. Enpleguari dagokionez, lan gabe dauden 7.000 pertsona kontratatzeko plana iragarri du Lopezek. Horietatik, portzentaje bat Oinarrizko Errenta jasotzen duten edo lan gabe egonda laguntzarik jasotzen ez duten pertsonak kontratatzeko izango da. Plana Udalekin hitzartuko dute eta 63 milioi euroko aurrekontua izango du. Bestalde, lehendakariak aurreratu du 3 milioi euroko laguntza zuzenak emango dizkietela 4.000 langile autonomoei Gizarte Segurantzaren kuota sei hilabetez ordaindu ahal izateko. Hain zuzen ere, autonomo bakoitzak 750 euro jasoko ditu. Halaber, 63,7 milioi enpresen artean banatuko dituzte, eta beste 50 milioi Udalei laguntzeko erabiliko dituzte, haien diru-bilketaren jaitsiera orekatzeko.
Azpiegiturak
Neurri-sortan aurreikusita dauden beste proiektu batzuk hauek dira: Uribe Kosta eskualdean beste ospitale bat egitea (20 milioi euro aurten), EAEko osasun zentro gehienetan erreformak egitea (10 milioi euro), Gasteizen beste ospitale bat egitea aztertzea eta eskoletan ere erreformak egitea (10 milioi euro). Metroaren hirugarren eta laugarren lineetako lanak martxan jartzeko, aipatu garraioa eta EHUko Leioa eta Erandioko campusa lotuko dituen tranbiaren obrak hasteko eta Gasteizko tranbiaren ibilbidea luzatzeko ere dirua erabiliko du Jaurlaritzak.
Eusko Jaurlaritzak gaurko gobernu bileran onartu ostean, +Euskadi 09 plana aurkeztu du Gasteizen Patxi Lopez lehendakariak. Krisiari aurre egiteko neurri-sorta horren bitartez, 367 milioi euro inbertituko dituzte. Lopezek ziurtatutakoaren arabera, planak "10.000 lanpostu zuzen" eta "zeharkako beste asko" sortzea du helburu. 2009ko aurrekontuen barruan izango diren diru partiden artean, besteak beste, 20 milioi euro emango dituzte aurten Uribe Kosta eskualdean ospitale berria egiteko; aurreko Osasun sailburu Gabriel Inclan jelkideak Juan Olea alkatearekin hitzartutakoa aldatu ezean,