Bota behar genuen estaca hura, jakina, diktadorea zen, baina ezin argi esan hirurogeigarren hamarkadan, zentsura bizi-bizirik zegoela.
Txoria eta L'estaca, askatasun gosearen sinboloak, bizi-bizirik daude generalisimoa hil eta 29 urtera. Hori du mendiari ateak ipini nahi izateak, ezinezkoa dela eta gainera inposiblea.
Egungo sortzaileek bide beretik ibili behar izango dute, ez badute Audientzia Nazionalera joan nahi. Gaztesarekoak dira gaur, eta bihar-etzi gutariko beste edozein eramango dute hara.
Bitartean txoriez eta hesolez mintzatuko gara, eta sortuko ditugun sinbolo berriek bizirik iraungo dute gaurko agintariak kanposantura eraman ostean ere.
Laura Mintegi idazle eta irakasleak gaur "Gara" egunkarian argitaratutako artikulua