"Txarto deitutako" Gobela ibairako berehalako lanen "
atzerapen berria" dela eta, batzar batera deitu ditu uholdeek kaltetutako bizilagun guztiak Algortako Salsidu-Zubilletako auzo elkarteak. "Adarra jotze berri" honen aurrean zein neurri hartu aztertuko dute aipatu bileran; baita egingo dituzten mobilizazioak ere. Hartara, igande honetan, irailak 13, jarri dute hitzordua eguerdiko 12etan, Getxo I institutu aurreko parkingean. Bitartean, Interneteko sare sozialetan ere euren mezua zabalduz doaz uriolek kaltetutako auzokideak,
Facebook-en kasu. Izan ere, lanen atzerapenak ezinegona eragin du berriro bizilagunengan. Oraindik orain, "50 familia baino gehiago mehatxaturik bizi dira", aipatu dutenez. Getxoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lan horiek abian jartzea besterik ez dute eskatzen. Argazkian, hainbat herritar, urtarrilaren 27an, Gobela ibaiaren egoeraz kezkatuta.