Getxo Kirolak udal erakundeak 2009/2010eko denboraldiko kirol ikastaroetarako izena emateko epea zabaldu du. Ikastaroak urrian hasiko dira eta guztira 18 kirol modalitatetan ia 5.000 toki izango dira Algortako Fadura eta Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegietan, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Aurreko urteotan bezala, bihar arte, irailak 10, zenbaki bat hartu ahal izango dute bazkideek, astelehen honetan Faduran izango den zozketan parte hartu ahal izateko. 10:00etan egingo dute. Zozketak izena emateko hurrenkera zehaztuko du. Izen-ematea bera irailaren 17an hasiko da. Ondoren, zozketan parte hartu ez duten pertsonek geratzen diren tokiak lortu ahal izango dituzte. Aurtengo berritasunei dagokienez, Getxo Kirolak erakundeak aquagym ikastaroa eskainiko du, Gobelan; eta emakume haurdunentzako yoga ikastaroa eta sorbaldako arazoak dituzten pertsonentzako pilates ikastaro berezitua, Faduran. Gainera, batean zein bestean, 5 eta 6 urteetako umeak tenis ikasten hasteko taldeak osatuko dira. Argazkian, Fadurako igerilekuetako eraikina zaharberritzen ari dira.