"Euskaldunon Egunkaria"-ren itxierari buruzko epaiketa azaroaren hasieran izango da, Espainiako Auzitegi Nazionalaren inguruko iturriak aipatuz, Euskadi Irratiak zabaldu duenez. Defentsak eta fiskalak auzia behin betiko ixtea eskatu zuten, epaileak
epaiketa egitea erabaki zuen uztaila amaieran, eta gaur jakin da epaiketa hori azaroa aldera hasiko egingo dela. Xabier Oleaga Erandioko semea, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai epaituko dituzte auzi honen barruan. AVTk 14na urteko zigorra eskatzen du bost akusatuentzat. Epaiketa azaroan hasiko da, beraz, eta hortik atera daitekeen ondorioetako bat da Udalbiltzaren aurkako epaiketa atzeratu egingo dela, ez delako posible denbora aldetik, egunkariarena azaroan hastea eta Udalbiltzarena iragarritako epean, lehen aipatu irrati kateak adierazi duenez. Argazkian, Xabier Oleaga /
Egunkariaren alde elkartea.