Astelehen honetan, irailak 14, %14 areagotuko du garraio kopurua
Metro Bilbao enpresak, neguko ordutegira itzuliz. Eguneko ehun tren gehiago ibiliko dira. Astelehenetik ostegunera, guztira 660 bidai egingo dituzte egunero, eta ostiraletan, 686. Ordutegi berria urte bukaerara arte egongo da indarrean. Hala ere, irailean oraindik gaur osoan ibiliko dira metroak ostiralean, garraio konpainiak zehaztu duenez. Urritik aurrera, baina, goizaldeko ordu biak arte. Gauzak horrela, abenduaren 31ra bitartean, San Inazio eta Etxebarri artean 2,5 minutuko maiztasuna eta itsasadarraren eskuin eta ezkerretako adarretan 5 minutukoak (goizteko 7:30 10:00 h gutxi gorabehera) berreskuratuko ditu metroak. Ondoren, 20:30ak arte edo, 3 eta 6 minutukoak izango dira maiztasunak, etengabe. Plentziarako maiztasuna 18 edo 20 minutukoa izango da astegun eta ordu tarteen arabera. Argazkian, besteak beste, Irlandako gaiteroak ikusteko aukera egon da uda bukaeran metroan / © Metro Bilbao.