Astelehenean itxiko dituzte Fadurako estali gabeko igerilekuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 10a, 14:33
Igande honetan, irailak 13, amaituko da udako denboraldia Algortako Fadura kiroldegiko igerilekuetan, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Hortaz, kanpo aldean dauden igeritokietan gozatzeko azken eguna izango da. Horretaz gain, egun horretatik aurrera, igerileku olinpikoa itxi egingo da erabiltzaileentzat, hilaren 28ra arte (astelehena), garbitu eta mantenu lanak egin ahal izateko. Berriro irekitakoan, igerileku olinpikoak bere neguko ohiko ordutegia edukiko du. Azkenik, Fadurako igerilekuak dauden eraikineko atondoa zaharberritzeko lanak egiten ari diren bitartean, bazkide eta erabiltzaileen arreta bulegoa eta megafonia zerbitzua kafetegi zaharrean izango dira. Argazkian, Fadurako kanpoko igerilekua / © Getxo.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun