Urduliz, Udondo eta Ondizen dira jaiak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 10a, 19:16
Dagoeneko eliz ingurutik Elortza aldera mugitu dituzte txosnak Urdulizen, Andra Mari jaien azken txanpari ekiteko asmoz. Baina, tokiz aldatzeaz gain, "urbanoagoak" diren ekitaldiak hartuko ditu ospakizunen bigarren asteburuak. Herrikoiagoak eta horregatik euren xarma galtzen ez duten idi probak eta esku pilota partidak bezalako ikuskizunekin batera, skate erakustaldiaz eta musika beltzarekin gozatzeko aukera egongo da bertan. Ostiral honetan, irailak 11, egingo dute bigarren Urdulizko Skate Expresion erakustaldia DJak lagunduta, 18:00etatik aurrera. Gauean, berriz, Chalwa Band, Novato & Mad Muasel eta DJ emanaldia (DJ Ibai eta DJ Skapaporai), izango dira, 23:00etan hasita. Bitartean, igandera arte luzatuko dira atzo Leioako Udondo auzoan hasitako jaiak. Besteak beste, larunbaterako, kontzertua antolatu du Udondo gaztetxeak, sarrera doan. 21:00etatik aurrera, Krimen y Kastigo, Justa Venganza eta Riptus taldeek emango dute kontzertua. Bertatik ez horren urrun, Ondizen, Andra Mari jaien errepikapena egingo dute igandean, besteak beste, ohiko bakailao (bizkaitar erara) txapelketa ospatuz. Argazkian, igandean, Nekazaritza Ekologikoaren X. Azoka egingo dute Astrabuduako J. A. Mendiguren plazan, goizez, Axpuru kultur elkarteak antolatuta / © Erandio.net.
Urdulizko jaiak:

Irailak 11, ostirala

18:00 II. Urdulizko Skate Expresion erakustaldia DJak lagunduta Urdulizko skate pistan.
20:30 Profesional mailako pala partidak Iparralde kiroldegian:
- 2. maila: Zulaika-Lejarzegi / Zarraga-Oiarzabal.
- 1. maila: Fusto-Larrinaga / Gaubeka-Ibergarai.
22:00 Luna LLenaren “Nire garrasia ikusi duzue?” antzerki emanaldia, kultur etxeko areto nagusian.
23:00 Musika beltzaren gaua: Chalwa Band, Novato & Mad Muasel eta DJ emanaldia (DJ Ibai eta DJ Skapaporai).

Irailak 12, larunbata

10:00 Kalejira.
11:00 Umeentzako parkea: Txu txu trena, puzgarriak, ludoteka, eta zezen mekanikoa. Elortzaz eskoletako patioan (Euria izatekotan ekintzak Iparralde kiroldegian burutuko dira).
12:00 Pin pon txapelketa azkarra, Elortzako eskolaren patioan. (10 urtetik gorakoentzako.)
12:30 Erronka nagusia udaletxeko plazan: idi gazteen probak Sistiaga, Elorrieta eta Novasen artean.
14:30 Herri bazkaria udaletxeko plazan. Apuntatzeko, Txiki Barri eta Txiberri tabernetan, irailaren 8ra arte (10 euro bakoitzeko, 12 urte beherakoak dohainik). Ondoren koadrilen arteko herri kirolak.
17:00 Profesionalen mailako esku pilota partidak Iparralde kiroldegian:
- 1. mailako partida: Titin III-Arruti / Olazabal-Zubieta.
20:00 Sardina jana eta Beti Aurrera taldearen kantu emanaldia udaletxeko plazan.
23:30 Koadrilen arteko mozorro lehiaketa (Ehiza nagusiko txosnan apuntatu) eta musika kontzertuak Los Paulinos, Barrellhouse & CO eta Drindots taldeekin.

Irailak 13, igandea

11:00 XII. Frontenis Bikote eta Bakarkako Txapelketako finalak estali gabeko frontoian (Euria izatekotan finalak Iparralde polikiroldegian jolastuko dira).
16:00 Mus txapelketa Basartena tabernan.
16:30 II. Kotxeetako Urduliz Slaloma, futbol zelai zaharreko parkingean.
18:00 Areto dantzak eta ondoren playbacka Iparralde kiroldegian. Ondoren koadrilen lehiaketaren sariak banatuko dira.
Jaien bukaera.

Ondizko jaien errepikapena:

Irailak 13, igandea

08:00 Bakailao (bizkaitar erara) txapelketa. Lursailen zozketa.
10:00 Txistularien kalejira.
11:30 Herri kirolak.
13:00 Leioako Musika Banda.
14:30 Bakailao lapikoen aurkezpena.
16:00 Igel toka txapelketa.
18:00 Bakailao txapelketaren sari banaketa. Dantzaldia: Luhartz.
22:00 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun