Eusko Jaurlaritzaren
Industria, Merkataritza eta Turismoko Sailak 2007ko otsailaren 13an erabaki zuen hiru urte baino gehiago dituzten ziklomotorrek derrigorrezkoa dutela Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egitea. Gainera, ziklomotorren joan-etorriak herri barrura mugatzen direla eta batzuetan bide azkarretatik ibiltzea galarazita dutelako kontuan hartuta, komenigarritzat jo zuen Gasteizko exekutiboak aipatu azterketa egiteko estazio mugikorrak ipintzea. Horri jarraituz, inguruko herrietan jartzen dituzte horrelako guneak urtero. Besteak beste, astearte honetan, irailak 15, Sopelan egongo da IAT azterketa egiteko aukera. Hitzordua 9:30etik aurrera jarri dute, Olabide kaleko 19 zenbakiko udal pabilioi urdinean. Prezioa 24 eurokoa da. Argazkian, ziklomotor erabiltzaile bat IAT azterketa egiten /
© Tüv Rheinland.