Irailaren 30era arte ibiliko da Sopelbusa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 11a, 20:08
Sopelbus garraio zerbitzua irailaren 30ra arte egongo da martxan, udal iturriek adierazi dutenez. Sopelako herriguneak hondartzekin lotzen dituen zerbitzua da Sopelbus. Bidai bateko txartelak 0,50 euroko prezioa du. Bitartean, 12 bidaietarako bonoak 5,00 euro balio ditu. Autobus zerbitzuak bi bidaia desberdin egiten ditu. Lehena, Sopelako Sabino Arana kaleko autobus geltokitik (Urbaso tabernaren aurrean) ateratzen da, San Pedro eliza eta kanpinerako sarrera-irteera aurreko geralekuetan gelditu ostean, Atxabiribil hondartzara arte heltzen da. Bigarrena, Loiola Ander Deuna kaletik ateratzen da, Larrabasterrako metro geltokiaren ondoan, eta Arriatera hondartzara arte doa. Iritsi aurretik hareatza horretako parkingean geldialdia egiten du. Argazkian, Sopelbusa / © Sopelana.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun