Larunbat honetan, irailak 12, Itxartu Eguna ospatuko dute Algortako batzokiko patioan. Aipatu kultur elkarteak adierazi duenez, "arlo ezberdinetako kideak, bazkide izan baina gutxi esku hartzen dutenak, bazkide ez diren esku-hartzaileak, gure sendikoak, laguntzaileak, laguntza eskaintzen diguten erakundeetako ordezkariak, enpresetakoak eta merkatariak elkartuko ditugu egun berezi horretan". Gauzak horrela, eguerdiko ordu batean, kalejira eta trikipoteoa egingo dute herrian zehar, 15:00etako bazkarirako berotzen hasteko. Bazkalostean, berriz, abestiak eta jolasak izango dira. Bitartean, 18:30erako, herri kirol erakustaldia antolatu dute. Azkenik, 19:30etik aurrera, sardina jana eta erromeria egongo dira. Denera 150 pertsonek baino gehiagok bazkalduko dute elkarrekin batzokiko jolasgunean eta, egunean zehar, 300 lagun inguruk parte hartuko dute antolatutako ekintzaren batean, antolatzaileek adierazi duenez. Argazkian, Itxartuko dantzariak batzokitik irteten / ©
Itxartu Taldea.