Ikasteko gelak lehenago zabaltzea eskatu dio EHUri Lurgorrik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 11a, 20:44
Unibertsitateko ikasleak azterketetan dabiltza aste hauetan. Hala ere, horiek aurretik prestatu behar direnez, udan ere ikasketa gelak ez zabaltzea aurpegiratu dio Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU) Lurgorri Ikasle Elkarteak. EAJren inguruko taldeak aipatu duenez, ikasteko gelak abuztuaren amaieran zabaldu zituzten: Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan hilaren 29tik aurrera. Araba, berriz, 24tik aurrera egon ziren irekita. "Zer dela eta abuztuaren amaieratik aurrera baino ez dituzte zabaltzen? Ikasleok ez dugu lehenagotik ikasten, ala?", kexu da Lurgorri. Gauzak horrela, epe horiek zabalagoak izatea eskatu diote EHUri. Argazkian, hainbat unibertsitario ikasten, azterketa garaian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun