Atzo, osteguna, hiru emakume emaileren errautsak jaso ziren EHUko Leioa eta Erandioko campusean dagoen Bizitzaren Basoan. Zeremonia Espainiako Anatomia Elkartearen XXIV. Kongresuaren baitan, hiru emakume horiei eta euren senitartekoei eskerrak eman zitzaizkien. Emaileen ahaideez gain, ekitaldian egon ziren batzarkideak, Medikuntza Fakultateko ikasle eta irakasleak eta agintari akademiko eta profesionalak. Zeremonian, emaileen borondate ona eta eskuzabaltasuna nabarmendu zen, EHUko iturriek aipatu dutenez. "Izan ere, euren gorputzak ematean, Medikuntzako ikasleek eta beraz, etorkizunean medikuntzan lan egingo duten profesionalek, gaixotasun eta heriotzei aurre egiteko aukera ematen zaie", gaineratu dutenez. Bizitzaren Basoak gorazarre egin nahi die Zientziaren mesedetan euren gorputzak ematen dituzten horiei. Unibertsitateko arduradunen arabera, "beraiengatik ez balitz, Medikuntza irakastea ez litzateke posible izango". Gorputz horiek UPV/EHUko emaileen elkartearen bidez iristen dira fakultate horretara eta, egun, bi mila pertsona baino gehiago dira gorputz-emaile. Argazkian, atzoko ekitaldia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!