Bulegoak administrazio-lanak egingo ditu, esaterako, EHUk eskaintzen dituen ikasketak garatu eta hedatzeko nahiz bere programetan matrikulatutako ikasleei laguntzeko lanak egingo ditu; datu-base bibliografiko bat sortuko du, unibertsitateon sareak emandako master eta doktorego guztiek erabiltzeko eta, azkenik, ikerlanen argitalpena sustatuko du. Bestalde, doktoregaientzat interesekoak diren gai zehatzei buruzko mintegi eta bilerak antolatuko dituzte. Halaber, bi urterik behin biltzar bat zuzenduko du sareko jarduerak eta emaitzak aurkezteko. Bulegoaren egoitza Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan kokatua dago. Unibertsitate hori 1538an jaio zen Santo Tomas de Aquino izenarekin eta kontinente amerikarreko lehenengo unibertsitatetzat jotzen da. Bulegoaren burua Francisco Javier Caballero zuzendari zientifikoa izango da, EHUko katedraduna ere badena.
Dominikar Errepublikako presidentearekin bilduta
Errektorego-taldeak Hego Amerikako herrialde horretatik egiten ari den bisitaldiaren esparruan, Iñaki Goirizelaiak Dominikar Errepublikako presidentearekin, Leonel Fernandezekin, biltzeko aukera izan zuen Casa Trujillon. Topaketan zehar, honakoak landu zituzten besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Dominikar Errepublikaren artean hurrengo urteetan egingo diren proiektu akademikoak eta euren arteko lankidetza bide ezberdinak.
Era berean, atzo, EHUko errektorea eta UASDko errektorea aurrean zirela, 30 ikasleei ikasketa aurreratuen diploma eman zitzaien Zuzenbidea eta Ekonomia bezalako espezialitateetan . Ikasle hauek UPV/EHUrekin Dominikar Errepublikan ari dira euren doktorego-tesiak egiten. Diploma honek ikertzeko gaitasuna eta doktoregoko ikasleak jakintza-arlo zehatz batean burutu duen lana egiaztatzen ditu.