Getxoko Maidagan eta Santa Marina kaleen arteko gunea antolatzeko proiektuaren barruko lanak 264.000 eurotan agindu ditu, behin behinean, Tokiko Gobernu Batzarrak. Konponbidea aipatutako kaleen eta Gabriel Ramos Uraga kalearen arteko bidegurutzean (Andra Mari kiroldegiaren atzean) oinezkoentzako igotako pasabideak izango dituen errotonda bat egitean datza, udal iturriek gogoratu dutenez.
Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko ditu obrak,
Getxoko Udalarekin duen
hitzarmenaren bitartez. Horiek urriaren amaieran edo azaroaren hasieran hasiko dira eta 80 bat egun iraungo dute, tokiko arduradunen arabera. Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak adierazi duenez, “proiektuaren helburua pertsonen segurtasuna areagotzea da, inguruko trafikoa arinduz; era horretan legegintzaldiaren hasieran auzokideekin izandako konpromisoa betez”. Argazkian, Joseba Arregi Hirigintza zinegotzia beste egitasmo bat azaltzen.