Bueltan dator "Koskaberri" albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 11a, 23:17
Etzidamu, astelehenean, hilak 14, "Koskaberri" albistegia oporretatik bueltatu eta Uribe Kosta eta Erandioko gaurkotasunari ekingo dio berriro ere. Iaz bezala, eskualdeko informazioaren saioa astelehenetik ostiralera emango du Koska irratiak, FMko 108.0 dialean. Ordutegia ere ohikoa izango du: 20:30ean edo Info7 irratiko nazio albistegia bukatzean hasiko da eta 15 edo 20 minutu iraungo du. Errepikapenak ere izango dira, unean bertan entzuterik ez duenarentzat. Horrela UKBERRI.NET agerkari digitalarekin elkarlanean egindako saioa gaueko 12etan eta goizeko 6, 7 eta 9:30ean entzun ahal izango da. Bitartean, eskualdeko beste irrati batek, Gorliz Irratiak, saio bereziak prestatu ditu, irailaren 18tik 26ra Donostian ospatuko den Zinemaldiaren berri emateko. Goizez, Kursaal-ean izango den "La Noche Americana" saioko esatari Jon Larrinoarekin egingo dute zuzeneko konexioa, "Ondas de la Kosta" irratsaioan. Aipatu lehen saioan ere emango dute Zinemaldiaren berri. Argazkian, umeen bisita Koska irratiko estudioan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun