Soloetak adierazi zuenez, bi alderdi azpimarragarri barnebiltzen ditu prestakuntza-ikastaroen multzoak: prospekzioa enpresetan eta langabeen ezaugarriak. “Prospekzioak, behar bezala estaltzen ari ez diren eta enpresek eskatuko dituztela aurreikusten den profilak detektatzen ditu. Sektore desberdinetako enpresekin jarri gara harremanetan aipatu lanbide-profil horiek detektatu eta gure langabeei merkatutik oso hurbil dagoen zerbait eskaintzeko”, azaldu zuenez. Gainera, prestakuntza-programa zehazterakoan, Getxoko langabeziaren berariazko ezaugarriak hartu dira kontuan. “Langabeen talde nagusia 44 urtetik gorako pertsonek osatzen dute; langabeen %20 lizentziatua eta diplomatua da. Gainera, bizitza osoan lanean aritu direnen eta, orain, langabe geratu direnen taldea handia da; eta, bukatzeko, gure udalerrian, 1.420 familiak jasotzen dute Gizarteratzea Bermatzeko Errenta”, Soloetak adierazi zuenez. Pasa den abuztuan langabeziaren tasa Getxo udalerrian %10,1ekoa izan zen (%12,6koa Bizkaian eta %11,9koa EAEn).
Getxolanek gutun pertsonalizatua bidaliko du 5.354 etxeetara; 2007tik gaur egunera bitartean Behargintza zentrotik pasa diren eta aurkeztu den prestakuntza-programaren batean parte hartzeko interesa eduki dezaketen guztiei, hain zuzen. Halaber, kartelak ere jarriko dira hainbat gune publikotan eta, baita zabalkunde elektronikoaz baliatu ere, trebakuntzaren eta enpleguaren alorrean lan egiten duten eragileei eta laguntzaile desberdinei zuzenduz. Soloetak gaur egun langabezian dauden pertsonak ekimen honetan parte hartzera animatu zituen. “Bizi garen krisialdi honetan”, esan zuen, “une ona da formazio jasotzeko”.
Heziketa Plana
Getxolanen 2009ko bigarren seihilekorako prestakuntza-plana ondorengo jarduera hauek jasotzen ditu: gizataldeentzako sukaldaritzako laguntzailea, teknikari komertziala, informazio geografikoko sistemetako teknikaria (GIS),
aholkulari SAP kudeaketa-sistemen ezarpenean, garbiketa-zerbitzuko langilea, eta ostalaritza-zerbitzuko langilea.
Pertsona ekintzaileei zuzendutako programei dagokienez, horientzako prestakuntza aurreikusi da (aurre ekin, enpresa-kudeaketa eta enpresa-kudeaketari buruzko tailer praktikoak). Oinarrizko gaitasunetan trebatzeko, informatikako ikastaroak, enplegua bilatzeko estrategiak, lan-arloan arrakasta lortzeko abileziak eta gaitasunak egongo dira. Halaber, merkataritza sustatzeko, "Topagune, merkataritza sektorean" egongo da.
Pertsona langabeak eta ekintzaileak zein enpresak artatzeko zerbitzu-zorroa dauka Getxolanek. Besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: informazio zerbitzua, aholkularitza pertsonalizatua, praktikak enpresatan, enpresa martxan jartzea eta beste batzuk
Informazio gehiago eskatu eta izen-ematea Getxolanen, Algortako San Martin kaleko 17 zenbakian egin daitezke, baita telefonoz (944 660 140) eta e-postaz (getxolan[abildua]getxo.net) ere.