Ikastaroak Getxon bertan izango dira, euskaraz, eta gainera agiria lortzen dutenek diru laguntza eskatzeko aukera edukiko dute. Hain zuzen ere, ikastaroa amaitu eta agiria lortzen duten gazteei Udalak matrikularen %50a itzuliko die, udalerriko astialdi talde bateko partaide izanez gero edota Getxon erroldatuta egonez gero. Gainera, neska-mutilek elkarteetan sartzeko aukera edukiko dute; baita diru apur bat irabazteko ere.
Begirale ikastaroa
Bi urtetan, urritik maiatzera arteko zenbait asteburutan egiten den begirale ikastaroak 200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko ditu. Azken horiek Getxoko astialdi talderen batean. Baldintza 18 urte izatea edo 2009ko abendua baino lehen betetzea dira. Ikastaroaren salneurria 155 eurokoa da (130 euro Amarauna Sareko elkarteko kideentzat).
Zuzendari ikastaroa
Ikastaroak 100 ordu teoriko-praktiko eta 120 ordu praktiko ditu eta baldintzak 21 urtetik gora izatea edo matrikulazio urte barruan adin hori betetzea eta begirale agiri ofizialaren jabe izatea dira. Prezioa 160 eurokoa da.