"Ez gaitzala korronteak ito!" lelopean, bosgarren urtez jarraian egingo dute UK Martxa izeneko abialdia Uribe Kosta eta Erandioko dozenaka gaztek. Ekimena larunbat honetan, irailak 19, abiatuko da goizeko 10:30ean, Plentziako Astillero plazatik eta Getxoko Txorimalo gaztetxean bukatuko da, 20:00ak aldera, bertan ekitaldia egin eta afari eta kontzertuez gozatzeko. Tartean, aldapak eta lauaz gain, gudariei omenaldia egin eta, hitzalditxoen bitartez, ezker abertzalearen historia, Kolonbiako egoera politikoa eta Maputxe herria bezalako gaiak jorratuko dituzte. Bazkari eta jolasetako ere egongo da astia.
Soinu deian (mp3) iragarri dutenez, Egun osoko bonoak 7 euro balio du eta ohiko lekuetan egongo dira salgai, ostiralera (hilak 18) bitartean. Biderako fruta, afaria eta kontzertuak ordaintzeko balio du horrek. Argazkian, iazko UK Martxa eskualdean barrena.
Argazki gehiago hemen ikus daiteke.