Bestalde, ostegun honetan (hilak 17) hasita, munduko musika tresnak egongo dira ikusgai, azaroaren 11ra bitartean, Kultur Leioan. Erakusketa Luis Perezen bilduma partikularretako musika tresnek osatzen dute. Tokioko iturriek adierazi dutenez, "denboraren poderioz, musika-tresnen formak liraindu egin dira edertasunari bidea emanez, gero eta material hobeak erabili dituzte, tokian tokiko baliabideen arabera, eta jotzeko moduak ere etengabe hobetu dira, zenbatek birtuosismoa ere erdietsi duela. Izan ere, "artisten eskuetan, musika-tresnak bidelagun izaten ditugu otoitzean, maitasunean, gerretan, jaietan, jaiotzan eta heriotzan; hitz batean, bizitzako funtsezko uneetan", gaineratu dutenez. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara egongo dira ikusgai musika tresnak, etengabeko ordutegian. Larunbat, igande eta jaiegunetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara, goizez, eta 17:00etatik 20:00etara, arratsaldez.
Musikale Erandion:
Irailak 18, ostirala
Erandio Landa. Ibilbidea: Euskadi plaza, Goikoko San Jose, Ibañez de Betolaza eta Elexalde.
19:00 La Zikabilo (Kuba-Frantzia).
Lutxana. Ibilbidea: San Jose auzotik.
20:00 Fanfare A la Gueule du Ch’val (Frantzia)
Irailak 19, larunbata
Altzaga. Ibilbidea: kiroldegia, Tartanga, metroa, Geltoki Etorbidea, Jado, Ibarra, Obieta eta Irailaren 23a plaza.
12:30 Taberna Ibiltaria (Euskal Herria), Le Gros Tube (Frantzia) eta La Zikabilo (Kuba-Frantzia).
19:30 Turukutupa (Euskal Herria), Magicaboola Brass Band (Italia) eta Desbundixie (Portugal).
Irailak 20, igandea
Astrabudua. Ibilbidea: Josu Murueta plaza, Bilboko Kontsulatua, Etxegorri, Lurberri, Trabudu plaza, San Lorenzo eta Jose Andres Mendiguren plaza.
12:30 Sandunga (Frantzia), L’Aile ou la Cuisse Fanfare (Frantzia) eta Redding Scottish Pipe Band (Eskozia).
18:00 Fanfare A la Gueule du Ch’val (Frantzia), Combo Express Band (Errioxa, Espainia) eta Trio Chikiboom (Katalunia-Kanada-Frantzia).
Musikale Leioan:
A ibilbidea: Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza, Estartetxe, Iparragirre eta Jose Ramon Aketxe plaza.
B ibilbidea: Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza, Boulevard, Ikea Barri plaza eta Sakoneta kiroldegia.
Irailak 18, ostirala
19:30 Combo Express Band (Errioxa, Espainia) eta Taberna Ibiltaria (Euskal Herria).
Irailak 19, larunbata
12:30 Turukutupa (Euskal Herria), Magicaboola Bras Band (Italia) eta Desbundixie (Portugal).
19:30 Taberna Ibiltaria (Euskal Herria), Le Gros Tube (Frantzia) eta La Zikabilo (Kuba-Frantzia).
Irailak 20, igandea
12:30 Fanfare A la Gueule du Ch’val (Frantzia), Combo Express Band (Errioxa, Espainia) eta Trio Chikiboom (Katalunia-Kanada-Frantzia).
18:00 Sandunga (Frantzia), L’Aile ou la Cuisse Fanfare (Frantzia) eta Redding Scottish Pipe Band (Eskozia).