Javier Otxoa txirrindulari berangoztarrak bi domina, urrezko bat eta zilarrezko beste bat, irabazi ditu joan den astean Italiako Bogogno herrian jokatutako errepideko txirrindularitza egokitutako munduko txapelketan. CP3 kategoriako erlojuaren kontrako proban munduko txapeldun bilakatzeaz gain, errepideko proban bigarren heldu zen helmugara Otxoa, igandean egindako lasterketan. Bere aurretik Darren Kenny britainiarra heldu zen, urrezko domina irabaziz. Hain zuzen ere, Pekingo Paralinpiar Jokoetan Kennyri berari irabazi zion erlojupeko proba berangoztarrak. Orduan ere, urrezko eta zilarrezko domina bana irabazi zituen Otxoak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!