Gaur goizaldean izandako euri zaparradek ez dute "arazo azpimagarririk" eragin Gobela ibai ondoko zein Getxo udalerriko bestelako eremuetan, udal iturrien arabera. Hala ere, kale batzuetako tarte gunetan ur putzuak sortu direla, hala nola estoldetan non, une batzuetan, gainezka egon diren, aitortu dute tokiko agintariek. Ekaitz arriskua iraun bitartean, urak hartzeko arriskua duten zonaldeak eta Gobela errekaren bestelako eremuak zaintzen ibiliko direla gaineratu dute; baita larrialdi zerbitzuak alerta egoeran daudela ere. Udalak emandako datuen arabera, bi ordu baino gutxiagoko denboran, metro koadroko 23 litro ere jazo dira. Uholdeak saihesteko premiazko lanen hasiera atzeratzen ari dela eta, biharko lotu du batzarra Ura agentziako zuzendari berriarekin Imanol Landa alkateak, udal iturriek zehaztu dutenez. Bilera horretan, "auzotarrek eta Udalak bizi duten urduritasuna eta zalantzen berri" emango dio horri tokiko agintariak. Argazkian, larrialdi zerbitzuak Gobela inguruan, aurreko uholde batzuetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!