Goizeko barealdiaren ostean, arratsaldean itzuliko da bihar ekaitza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 16a, 17:16
Dirudienez, eguraldiak ez du treguarik emango larunbatera bitartean, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarritakoaren arabera. Azken 24 ordutan, metro koadroko 64 litro jaso dira Galea lurmuturreko estazio meteorologikoan. Eta, gaurko 18:00ak bitartean, metro koadroko 20-40 litro artean espero dira Bizkaiko kostaldean. Bihar goizean barealdi txiki bat izango dugu, baina arratsaldean okerrera egingo du berriro eguraldiak. Adituen esanetan, litekeena da gainean dugun 'tanta hotsa' Penintsulako ipar-ekialdera mugitzea eta Eusko Autonomi Erkidego gainetik gaur bertan igarotzea. Dena dela, bihar, eguerditik aurrera, bueltako bidea egin dezake, berriz zaparradak eta ekaitzak gurera ekarrita. Egunaren bigarren partean zaparrada ugari botako ditu eta azken orduetan ekaitzak joko du berriro, Euskalmetek dioenez. Metro koadroko 10-30 litro artean espero dira ostegun arratsaldean eta barnealdean batez ere. Gauzak horrela, momentuz, alerta egoera mantenduko du Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak. Argazkian, hainbat neska aterki azpian.
Ostiralean ere eguraldi euritsua izango dugu. Euria lurralde osora hedatuko da, arratsalde eta gauean bereziki. Hala ere pilaketa handienak mendebaldean lortuko ditugu, zaparrada mardulak eta trumoi-ekaitz eta guzti.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun