Asier Borrero Berangoko euskal preso politikoa bisitarik gabe dago atxilotu zutenetik, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. "Epaileak oraindik ez dio bisitak izateko baimenik eman, eta bere etxekoek eta lagunek ezin izan dute ikusi ere egin. Dena dela, gutunak jaso ahal ditu", azaldu du errepresioaren kontrako erakundeak. Borrero, 25 urteko gaztea, uztailaren 4an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Iurgi Garitagoitia eta Itziar Plaza bilbotarrekin batera. "Gaizkile elkarteko kideak" direlakoan hirurak auziperatu eta
espetxeratzeko agindua eman zuen, lau egun geroago, Laurence Le Vert epaile bereziak. Eskualdeko mutila Nanterreko espetxean dago ordutik, Paristik gertu, Berangotik 920 bat kilometrotara. Argazkian, atxiloketa salatzeko Algortan egindako elkarretaratzea.