Ordainketa irailaren 21etik 24ra arte egin ahal izango da. Epe horretan, izen-emate orria, Osakidetzaren txartelaren fotokopia eta ordainagiria aurkezten ez dutenek ez dira ekintzan apuntatuta egongo, tokiko arduradunek aipatu dutenez. Prezioaren barruan, ostiraleko afaria; larunbateko gosaria, bazkaria, askaria eta afaria; eta igandeko gosaria eta bazkaria sartzen dira. Hala ere, argi ibili beharko dute izena ematen dutenek. Antolatzaileen arabera, "bajak egitekotan, izen emateagatik ordaindutako tasa ez da itzuliko ezinbesteko arrazoiak tartean ez badira (gaixotasuna, ebakuntza, istripua...), halako kasuak dokumentu bitartez frogatu beharko direlarik. Tasa horren itzulketa tramitatzeko Goñi Portaleko bulegoan aurkeztu beharko duzue eskabidea, dagokion mediku-frogagiria erantsiz".
Egitaraua:
Ostiralean, afaltzera ailegatu. Instalakuntza.
Larunbatean, “Uraren ibilbide izkutua”.
- 10:00 Irteera.
- 11:00 Kobazuloetara bisita (Mendukilo leize turistikoa).
- 13:00 Iribasko Iturburuen Naturgunea.
- 14:00 Bazkaria errekan edo Iribaseko herriko frontoian (pik-nik modukoa).
- 16:30 Astizera buelta.
- 18.00-18.30ak aldera, aterpean.
Igandean, 10:00etatik 13:00etara, saguzar tailerra (egindako egonaldiaren oroigarri modura) eta jolasak.
Eraman beharrekoak:
- Larunbaterako mokadurako zer edo zer eraman.
- Lo-zakua eta pijama.
- Mendirako botak eta arropa egokiak.
- Anoraka.
- Eguneko irteerarako motxila txikia eta kantinplora.
- Etxeko zapatilak.
- Norbera txukuntzeko gaiak..
- Toalla.
Otorduak:
- Gosaria, 9:00etan.
- Bazkaria, 13.30ean.
- Askaria, 17:30ean.
- Afaria, 20:30ean.