Urriaren 5ean zabalduko ditu ateak Plentziako Goñi Portal kultur ekipamenduko ikasgelak. Horren bitartez, etxerako lanak tutore baten laguntzan egiteko aukera izaten dute Lehen Hezkuntzako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako eskola-umeek, hau da, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek. "Modu horretan, euren adinerako egokiak diren kontzeptuak sendotu eta ikasketa ohiturak eta baliabideak bereganatzen dituzte", tokiko iturriek nabarmendu dutenez. Bestalde, gurasoen partetik lanak euskaraz egiteko laguntza jasotzerik ez daukaten umeei zuzenduta dago. Era berean, eskolatik kanpo ere bultzatu nahi dute euskararen erabilera. Ikasgela astelehenetik ostegunera egongo da zabalik, 17:30etik 19:30era, 2010eko ekainera arte. Ikasturte osorako matrikulak 30 euro balio du eta astelehenera (irailak 21) arte dago izena emateko aukera. Informazio gehiago nahi izanez gero, Goñi Portalera (Kale Barria, 2) hurbiltzerik badago; bestela, telefonoz (946 775 541) edo posta elektronikoz (
kultura.plentzia[abildua]bizkaia.org). Azkenik, KZguneko ikastaroetan ere izena eman daiteke jada, Goñi Portal kultur etxean. Argazkian, neskatxo bat lanak etxean bakarrik egiten /
cc-by-sa Fabdango