Espainiako Barne Ministerioak aurtengo udan 15 euskal preso politiko Euskal Herritik hurbilago mugitu izanak "disidentzia sustatzeko estrategia" barruan
kokatu du Colpisa albiste agentziak. Horren arabera, espetxe aldaketa horien barruan egongo litzateke Aitor Bores sopeloztarrarena. Murtziako kartzelatik Zuerara (Zargoza, Espainia) eraman dute. Hala ere, Sopelatik 350 kilometro ingurura jarraitzen du Boresek. Beti ere Colpisaren hitzetan, Asturiasko Villabona eta, berriki, Pontebedrako A Lama eta Castelloko Albocasser herrian orain gutxi zabaldutako espetxea "laborategitzat" dauzka, kartzela aragoiarrarekin batera, Alfredo Perez Rubalcabak zuzentzen duen Ministerioak, "ETArekin apurtu dezaketen gatibuei arnasa emateko". Aiboa Casares Astrabuduako preso gaztea, ordea,
urrunago eraman dute; beste bost errepresaliatu politikoekin egin bezala. Colpisaren arabera, "ETAren diziplinara gerturatu direlako berriro". Villabonako espetxetik Salamancako Topasera eraman dute Casares, Astrabuduatik 410 kilometro ingurura. Argazkian, presoen aldeko mobilizazioa eskualdean.