Eguraldia berriro okertu egin daitekeela dio Euskalmetek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 17a, 20:37

Gaur goizeko zeru garbia iragankorra izan zitekeela ohartarazi zuen atzo Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Izan ere, baliteke berriro zaparrada gogorrak botatzea. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta horia jarri du gaur ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago izan daitezkeelakoan. Halaber, 24 orduan 60 litro baino gehiago pilatzeko arriskuaz ohartarazi dute. Hala ere, azken hori gertatzeko "probabilitate txikia" dago, aipatu dutenez. Abisua gaur arratsaldeko seietatik aurrera egongo da indarrean. Euskalmeten aurreikuspenen arabera, ostiral goiza bustitik joango da, goizaldean eta goizean goiz euria iraunkorra izan daitekeela. Arratsaldean zaparradak arinagoak eta bakanagoak izango dira, eta leku askotan atertzera egingo du. Argazkian, hainbat neska aterki azpian.

Larunbat goizean, berriz, euri asko egingo duela dio Euskal Meteorologia Agentziak. Baina, arratsalde-gauean egoera lasaiagoa izango ei da. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du, Kantauri isurialdean bereziki, bertan kopuru dezentea pilatuko dugu. Arratsaldean, Bizkaitik hasita, poliki-poliki atertzen joango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun