Asteazken goizaldeko euri zaparraden ondorioz, begia bildu ezinik egon ziren Gobela erreka inguruko bizilagunetatik askok eta, seguru asko, eguraldi iragarpenek zein Ura agentziako arduradunen hitzek ez diete lasai une handiegirik eman. Getxoko udaltzainek abisuaren ostean, autoa tokiz aldatu behar izan zuten gau horretan askok, hainbat estolda gainezka egiten zutela ikusita. Orain bare dago eguraldia, baina udazkena gainean, batek daki noiz helduko den hurrengo ekaitza. Uholdeak saihesteko premiazko lanak oraindik hasi ez direla sortutako ezinegonak eta urduritasunak igandean izan zuten lehendabiziko erantzuna. Salsidu-Zubilletako auzo elkarteak deituta, eguerdiko 12etan egin zuten elkarretaratzea, Getxo 1 institutu alboko parking-ean bizilagunek. Aste honetan ere gauza bera egingo dute. Eta, larunbatean, 13:00etan jarri dute hitzordua Algortako Telletxe plazan, Getxoko Erdi Aroko Azoka ospatzen dela aprobetxatuz. Bitartean, Patxi Lopez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariari ere zuzendu saio, gutun bidez, Gobela ibaiak Kaltetuen Elkarteak, "pazientziak ere mugak dituela" adierazteko. Argazkian, zaparradak dauden bakoitzean, Gobela errekaren egoerari adi egoten dira inguruko bizilagunak, uholdeen beldur.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!