Laster hasiko dira eskupilota eta pala eskolak Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 18a, 01:28
Denboraldi berria gainean, eskupilota eta pala eskoletan izena emateko epea zabaldu du Gorlizko Portalena Esku Pilota Kirol Elkarteak. Ikasle bakoitzak 20 euroko kuota ordaindu beharko du eta jasotzen den dirua pilotari gazteentzako materiala erosteko izango da, udal gorliztarreko iturriek adierazi dutenez. Horrenbestez, kirol taldeak Gorlizko kultur etxean daukan bulegoan, gpepke[abildua]gmail.com e-posta bidez edo 692 731 963 telefono zenbakira deituz apunta daitezke neska-mutilak. Eskupilota eskolak (benjaminak eta kimuak) astearte eta ostegunetan izango dira, 17:45etik 19:00etara. Palan jokatzen (benjaminak eta kimuak) ere astearte eta ostegunetan ikasi ahal izango da, 19:00etatik 20:15era. Argazkian, bi gazte palan jokatzen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun