Astelehen honetan, irailak 21, goizeko bederatzietan,
Fotokimikari buruzko bederatzigarren kongresuari (espainolez eta ingelesez baino ez dago) hasiera emango diote EHUko Erandio eta Leioako campusean (Sarriena auzoa z/g) dagoen
Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Ekimena EHUko
Kimika Fisikoa Sailak eta
Espainiako Kimikako Errege Elkartearen fotokimikan espezializatutako taldeak (GRUPO) antolatu dute. Besteak beste, gasetan, likidoetan, disoluzioetan, plasmetan eta solidoetan fotokimikak eta fotofisikak dituzten oinarri eta aplikazioak zeintzuk diren aztertuko dute biltzarrean, unibertsitateko iturriek zehaztu dutenez. Bestalde, honako alor hauetako prozesu fotokimikoak ikertuko dira: biologia, irudia, sistema konfinatuak, estereokimika, oxigeno singletea, zinetika kimikoa, kontrol koherentea, fotokatalisia, energiaren transferentzia eta material fotovoltaikoak, izarrartekoak eta atmosferikoak. Azkenik, laserren nahiz argi-keinuko lanparen erabileraz ere jardungo dira; hauek ohikoak zein ezohikoak izan daitezkeela. Kongresua irailaren 21etik 23ra bitartean egingo dute, ingelesez eta espainolez. Argazkian, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea.